Crossfitarenak izango dira Irungo kaleak asteburu honetan
Hilaren 25ean eta 26an III. NorthFit Irun txapelketa egingo da. Guztira, 512 kirolari elkartuko dira Irun osoan zehar egingo diren probetan.
III. NorthFit Irun crossfit txapelketa egingo da asteburu honetan, hilaren 25ean eta 26an, hain zuzen ere. Aurtengo edizioaren aurkezpena egin dute gaur Uranzu pilotalekuan Borja Olazabal Kirol ordezkariak eta Alberto Saseta eta Matias Biasco NorthFit txapelketaren ordezkariak.
Hiri osoan zehar jokatzen den txapelketa da, hala nola, Azken Portuko igerilekuan, Uranzu pilotalekuan, kalean eta Osinbiribileko bidegorriaren bueltan. Olazabalen esanetan, urtero jarraitzaile gehiago biltzen ditu kirol honek eta erreferentziazkoa diziplina gisa finkatzea lortu dutela uste du.
Kirol ekitaldi honetara Euskal Herritik ez ezik, Espainiatik ere gerturatzen dira. Orotara, 512 kirolari elkartuko dira, horietatik 332 gizon eta 180 emakume eta lau kategoriatan egongo dira banatuta: Eskalatua, Erdibidekoa, RX eta Master 35+.
Hona hemen ordutegiak:
- Larunbata, 08:00etan, Azken Portuko igerilekuan eta Uranzu pilotalekuan.
- Larunbata, 16:00etan, Uranzu pilotalekuan.
- Igandea, 09:00etan, Uranzu pilotalekuan.
- Igandean, 12:30ean, finalak Uranzu pilotalekuan.