Asteazken gauetik ostiralekora, AP-8ko Kateako ordainlekua itxita egongo da
Hirugarren errei bat sortzen ari dira eta obrak horiek egiteko errepidea itxi behar dute. Alternatiba gisa, GI-636 errepidea ahalko da erabili.
Bidegik jakinarazi du AP-8ko Kateako ordainlekua itxita egongo dela asteazken gauetik, ostiral gauera (hilaren 22tik 24ra), zehazki, 22:00etatik 06:00etara.
Bilborako noranzkoan, 300 metroko hirugarren errei bat egiten ari dira eta aste honetako gauetan, ordainlekuaren sarrera adarrean, segurtasun hesiak jarriko dituzte. Alternatiba gisa, erabiltzaileek Oinaurreko erdi-lotunea erabili ahal izango dute, edo GI- 636 errepidetik jarraitu Oiartzungo lotuneraino.