Irungo ikasleek energia gaietan esku hartzeko plana aurkeztu dute udalean
Eskola 2030 programaren barruan garatutako lana izan da gaur aurkeztu dutena. Irungo hainbat ikastetxetako ikasleak bertaratu dira.
Gaur, Irungo zenbait ikastetxetako ikasleak udal ordezkariak ezagutzera joan dira, Eskolako Agenda 20230 programaren barruan. Elkar ezagutzea baliatu dute energia gaietan esku hartzeko garatu duten plana aurkezteko. Helburuak, ikastetxeetako ikasleen artean ohitura jasangarriak sustatzea eta hiria jasangarritasun gaietan zer nolako egoeran dagoen aztertzea dira.
Aurreko ikasturtean egindako diagnostikotik abiatuta, udalerrian esku hartzeko plan bat diseinatu eta gauzatu dituzte. Batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleen komunikazio kanpaina bat prestatu dute, herritarrei energia aurrezteko neurrien berri emateko. Bestetik, Bigarren Hezkuntzakoek tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko neurriak ondu dituzte.