I. Enrique Lekuona Bekarekin sortutako argitalpena aurkeztuko dute, bihar
Aritz Diez Oronozek eta Josu Narbarte Hernandezek sortu dute Portuarrak liburua. Itsas komunitatearen inguruko ikerketa bihar (hilak 17) aurkeztuko dute Itsas Etxean.
Bihar arratsaldean (Hilak 17) aurkeztuko dute Portuarrak. Begirada historiko bat Hondarribiko itsas komunitateari argitalpena. Aritz Diezek eta Josu Narbartek ondu dute. 2020an I. Enrique Lekuona Beka irabazi zuten eta lau urteren ondoren egindako ikerketa aurkeztuko dute.
Itsas Etxean izango da aurkezpena 19:00etan. Sarrera librea da serlekuak bete arte. Argitalpenaren ondoren liburuak salgai jarriko dituzte. Ondoren, Arma Plazan edo Arma Plaza Fundazioaren webgunean eskuratu ahal izango dira.
Aurkezpena I. Itsas Ondare Topaketak-en egitarauaren barne da.