Hilaren 31n estreinatuko dute 'Hondarribiko gorria' dokumentala
Jesús Carrera Olaskoaga hondarribiarraren bizitzan oinarritutako dokumentala da. Sarrerak doan eskura daitezke jada.
Jesús Carrera Olaskoaga hondarribiarraren bizitzan oinarritutako dokumentala da ‘Hondarribiko Gorria’. 1936ko estatu kolpearen ondoren lehertu zen Gerra Zibilean kokatuta dago historia. Carrera igeltseroa zen, eta aldi berean, Espainiako Alderdi Komunistaren zuzendaritzako kide izan zen ere. Alcalá de Henaresen torturatu eta fusilatu zuten 1945ean. Hainbat ikerketa egin ondoren haren gorpua aurkitu eta jaioterrian lurperatu zuten.
Aitor Baztarrikak sortu eta gidatutako dokumentala hilaren 31n estreinatuko dute, Itsas Etxea Auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak doakoak dira eta Hondarribiko Udalaren webgunean daude eskuragarri.