Haurrentzako antzerki eta dantza obra bat, igande honetan
Thomas Noone Dance konpainia katalanaren 'La gata que queria cambiar' igoko dute Amaia KZko oholtzara. Emanaldia 17:00etan hasiko da.
Thomas Noone Dance konpainia katalanak haurrentzako antzerki eta dantza emanaldi bat prestatu du, La gata que queria cambiar la historia izenburu pean. Gaztelaniaz da obra, eta Amaia KZn eskainiko du, igande honetan (hilak 19), 17:00etan. Orotara 50 minutu irauten ditu eta txotxongilo eta bisual ikuskizun batez gozatzeko aukera egongo da.
Indiako ipuin batean oinarritutako obra da: “banyan batean bizi diren katu batek, hontz batek, sagu batek eta musker batek osatutako askotariko animalia talde baten gorabeherak. Lau izaki itzel eta adiskidetasunari, konfiantzari eta elkarlanari buruzko istorio bat”.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan, Amaia KZren webgunean, baita aurrez aurre ere, Luis Marianoko turismo bulegoan eta, hitzordua baino ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere, bertako txarteldegian.