Eguneratze lanak hasi dituzte Erreginaren Baluartean
2007an sortu zuten Baluarteko proiektua Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarrozek arkitektoen laguntzarekin. Egunotan eguneratze lanak egingo dituzte.
Gaur goizean hasi dituzte Erreginaren Baluartea eta haren ingurua eguneratzeko hobekuntza lanak. Udalak azaldu duenez Baluartearen inguruko lurrak egoera kaskarrean zeuden, “batez ere Harresilanda kalera ematen duten 33 eskailera handiak”.
Lehen urratsa eskailera horiek egokitzea izango da eta ondoren, tunela lotzen duen plataforma aldatuko dute eta azken fasean zubitik gertuen dagoen plataformako lurra berrituko dute. Horretarako 10 egun beharko dituzte langileek.
Hondarribiko Udalak gogoratu duenez 2002an garbitu zuten bertan zegoen zabortegia eta 2007an Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarrozek (Euskal Herriko Unibertsitateko Katedradunek) arkitektoen gidaritzapean sortu zuten egun dagoen birgaitze proiektua.