Lehen mailara igotzea dute jokoan BATeko mutilek
Asteburuan jokatuko da igoera txapelketa Leonen. Gogor lehiatu beharko dute Menorkaren eta Leonen aurka.
Euskadi Master txapelketa egin da pasa den asteburuan eta bertan izan dira BATko atletak. Guztira, hamaika domina jantzi zituzten, kategoria desberdinetan. Bolo- bolo ibili ziren izenak Arantxa Ausan eta Miguel Arburua izan ziren.
Arburuak urrezko hiru domina jarntzi zituen. Lehenik, 300 metro hesietan 52,19 segundorekin. Ondoren, 80 metro hesietan 13,13 segundorekin, eta gero, 200 metrotan 30,10 segundorekin. Espainiako errekorra egin zuen.
Juana Usabarrenak bi domina irabazi zituen W75 kategorian eta jaurtiketa ezberdinetan. Pisuarekin lortu zuen lehenik, 6,43 metroko jaurtiketa eginda. Bigarrengoa, mailuarekin lortu zuen 19,07 metroko jaurtiketarekin.
Miguel Arburuak ere bi aldiz jantzi zituen urrezko dominak, eta beste behin brontzezkoa. Kategoria maskulinoan gehien nabarmendu zen atleta izan dela azaldu dute. Urrea M55 mailu jaurtiketarekin irabazi zuen 16,80 metro botata. Xabalinarekin iritsi zitzaion bigarren urrea 20,91 metro jaurti baitzuen. Brontzezkoa, berriz, pisuarekin lortu zuen 7,52 metrora botata.
Imanol Gilentzat ere izan zen garaipenaren zaporea. M35 kategorian 100 metrotan 11,16 segundo behar izan zituelako. Javier Garcia Arnedo, aldiz, bigarren izan zen 5000 metrotan M40 kategorian eta 16,10 minututan egin zuen.
Atleta mutilak
Urtebete itxaroten egon eta gero, BAT-ko mutilak denboraldiko hitzordu garrantzitsuena dute aurrean. Izan ere, lehenengo mailara igoera eta itzulera dute jokoan Leonen. Maila altuko topaketa izango da asteburukoa baina ziur dira prest daudela.
BAT-k izugarrizko ekipoa duela harro dio, eta aurrean halako beste taldeak topatuko dituztela diote. “Horrek adierazten du Espainian dagoen atletismo maila altua”. Lehiaketa 10:00etan hasiko da Leonen.
BAT-ko mutilak lehenak doaz taulan 15.892 punturekin. Bigarren dira Menorkakoak 15.326 punturekin, eta hirugarren Leon Sprint taldea dago 15.239 punturekin. Puntuetan oso alde txikia dute lehen hiruek eta lehia estua izango da.
Ondorengo hurrenkeran jokatuko dute:
- 100m: TIRSO OCAÑA
- 200m: ERIK FERNANDEZ
- 400m: IORITZ LABANDIBAR
- 800m: ANDER ANGLADA
- 1500m: ARITZ LEONET
- 3000m: JOSEBA LARZABAL
- 3000obs: MIKEL ARAMENDI
- 110m.h: AITOR FERNANDEZ
- 400m.h: JOAQUIN ALONSO
- ALTURA: ARITZ ZUAZO
- PERTIKA: MARIO ESTANGA
- LUZERA: IKER AROZENA
- HIRUKOITZA: JUAN ERRANDONEA
- PISUA: GONZALO TAMAYO
- DISKOA: ASIER ZARANDONA
- MAILUA: UNAX ERASO
- XABALINA: ALEJANDRO ESTEBAN
- MARTXA: LEO ROMERO
- 4X100m: GIL –TIRSO – GARAIAR – AROZENA.
- 4X400m: IORITZ – URKO – ANGLADA – JOAQUIN