Artisauak Sarjian batuko dira larunbat honetan Udaberri Festen
Artisauen postuez gain, tailerrak eta aldaxkak trukatzeko aukera egongo da. Jaialdia 11:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da.
Lehen aldiz, Udaberri Fest egingo da Irunen, Sarjia parkean. Bertan, artisauak eta artistak bilduko dira, Kolore Kolore artisauen elkarteko kideak direnak. Gaur egin dute azokaren aurkezpena Susana Paskualek, Soul Suko kideak, Eudrne Prietok Piki’s Natureko kideak, eta Ane Bueno, Kolore Ganbarako kideak. Haiekin izan da ere Nuria Alzaga Kultura ordezkaria.
Guztira, 27 salmahai jarriko dituzte, 11:00etatik 21:00etara, eta denetariko produktuak egongo dira, hala nola, artisautzako produktuak, kosmetikoak, bitxiak, oihalak eta apaingarriak. Salmahaiez gain, haurrentzako pintura lehiaketa bat, aurpegi yoga klase bat eta giltzatakoak egiteko tailer bat egingo dira ere. Gainera, aldaxkak trukatzeko espazio bat ere egongo da.
- 12:00etan Haurrentzako marrazki lehiaketa.
- 12:30ean Feltrozko giltzarrapoak egiteko tailerra, Marta Sensorialekin.
- 13:00etan Aurpegiko yoga Piki’s Naturerekin.
- 16:30ean Feltrozko giltzarrapoak egiteko tailerra, Marta Sensorialekin.
- 17:00etan Txokolatada eta marrazki lehiaketaren sari banaketa.
- 18:00etan Aurpegiko yoga Piki’s Naturerekin.
- 19:00etik 20:30era – Flash Mob Dance Studioko Nuria Santosekin.