Alarde kaleko Passivhauss etxebizitzen aitortza jaso dute
Irungo lehen 'passihvhauss' ereduko etxebizitza da, eta ohiko etxebizitza batek baino %75 gutxiago kontsumituko dute.
Hilaren 9an, Madrilen, Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak sari banaketa egin zuen eta Irunvik accesita eskuratu zuen, Irungo Alarde kaleko babes ofizialeko 10 etxebizitzen proiektuagatik. Passivhaus etxebizitza da eta hirian ezaugarri horiek dituen lehen eraikuntza da.
Passivhaussak etxebizitzak eredu jasangarriarekin egiten du bat eta Alemanian garatu zen 90. hamarkadan. Helburua, energia efizientzia handiagoa izatea da eta ahalik eta gutxien kontsumitzea. Era horretan, maizterrek gutxiago kontsumituko dute berokuntzan eta hozkuntzan, ohiko etxebizitza batean baino %75 gutxiago gastatuko dute. Passivhaus baten energia kontsumoa, asko jota, 15 kWh/m koadrokoa izango da urtean.