Pio XII plaza itxiko dute bihar, obrengatik
Egun osoz egongo da itxita eta autoentzako alternatiba bat jarriko dute Juan Arana kaletik abiatuko dena.
Irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira Pio XIIko plazan. Horregatik, bihar, hilak 16, plaza itxita egongo da egun osoan zehar. Autoentzako alternatiba gisa, plazara sartzea Juan Arana kaletik hasi, Serapio Mujika kaletik Juan Arana kaleraino sartu, eta, ondoren, Aureliano Lopez de Becerra kaletik jarraitu beharko da.