'Herri libre bat' kanpaina aurkeztuko du Gure Eskuk
Hilaren 28an elkartuko dira Palmera Montero gunean eskuetan duten hurrengo kanpainaren berri emateko.
Gure Eskuk Herri libre bat kanpainaren aurkezpena egingo du datorren hilaren 28an. Palmera Monteron izango da, 19:00etan. Pasa den martxoaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian, datozen 2 urtetarako plangintza aurkeztu zuen Gure Eskuk. Erronka “potoloak eta ilusio handiko bideak” marraztu dituztela azaldu dute, eta oraingoan eta eskualdez eskualde dabiltza plangintza horren aurkezpenak egiten.