Eraiki Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du hilaren 28an
5 eta 30 urte bitarteko dantzariak igoko dira oholtzara eta Euskal Herri osoko dantza tradizionalak dantzatuko dituzte.
Eraiki Dantza Taldeak euskal dantzen emankizun bat eskainiko du larunbat honetan, hilak 18, Amaia KZn, 19:00etan. Eraiki Dantza Taldeko kide ugarik hartuko dute parte, zenbait taldetan banatuta, eta udalaren ekimenez izan dira gonbidatuak.
Dantza-emanaldi honetan Euskal Herri osoko dantza tradizionalen erakustaldia egingo dute 5 eta 30 urte bitarteko dantzariek. Ikuskizunean, Pitxu Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Araban barrena ibiliko da, eta Iparraldean amaituko du, Lapurdi eta Zuberoako dantza batzuekin. Beraz, ikusleak euskal ohiturak, aireak eta dantzak ezagutzeko bidaia zirraragarri batean murgilduko dira.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Amaia KZren webgunean eros daitezke. Horrez gain, Luis Marianoko turismo-bulegoan ere eskainiko dira, eta Amaia KZko txarteldegian, ekitaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada.