San Migelen herritar bati eraso zion ertzaina zerbitzutik bereizi dute "kautela neurri" gisa
Barne ikerketa egiten ari da Ertzaintza, eta golpea jo zuen ertzaina bereizteaz gain, bertan zeuden gainontzeko ertzainen jarrera aztertzen ari dira ere. Udaltzaingoari dagokionez, berriz, Sergio Javier Udaltzaingoaren ordezkariak ez du azalpenik eman nahi izan.
San Migelen, iazko abuztuan, 10 poliziak gizon bat inguratuta zuten bitartean, ertzain batek herritar bati golpea jo zion eta Ertzaintza ertzain hori ea zerbitzutik kenduko duten ikertzen ari da. Barne ikerketa da abiatuta daukatena, eta golpea jo duena polizia zerbitzutik bereizteaz gain, bertan ziren Ertzaintzako agente gzutien jarrera aztertzen ari direla jakinarazi du EITBk.
Polizia zerbitzutik bereizi duten ertzaina “kautelazko neurri gisa” kendu dute zerbitzutik. Erabaki hori hartzeko, joan den astean sare sozialetan zabaldu zen bideoa hartu dute aintzat.
Era berean, ikerketa honen berri emango diote Irungo Udalari ere, irudi horietan Ertzaintzako agenteez gain, udaltzainak ere agertzen baitira. Orain artean, Sergio Javier Irungo Udaltzainen ordezkariak ez du deklaraziorik egin nahi izan.