Nakbaren urteurrenean mobilizazioa deitu du Mugimendu Sozialistak
"Isralelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka" egingo dute elkarretaratzea, Martxoak 8 plazan, arratsaldeko 19:30ean.
Bihar Nakba eguna da palesinarrentzat. Nakbak palestinar exodoa esan nahi du. 1948an haien lurretatik kanporatu zituzten eta Israelgo estatua sortu zen. Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren arabera (UNRWA) 700.000 palestinar inguruk egin zuten ihes. Exodoa gogoan izateko eta Israelen sorrerak suposatzen duen “dolua” ahazturan geratu ez dadin ospatzen dute Nakba eguna.
Horren harira Mugimendu Sozialistak elkarretaratzea deitu du. Nakbaren 76. urteurrena Israelgo estatuaren sorreraren eta gaur egungo kolonizazio eta apartheid egoeraren abiapuntua izan zela diote, eta “mendebaldeko estatuen konplizitate totala kontuan harturik” palestinar erresistentzia babestea dagokiela azaldu dute gazte sozialistek. Haatik, “Israelgo eta bere mendebaldeko konplizeen aurka” egingo dute elkarretaratzea bihar, hilak 15, Martxoak 8 plazan (Correos), arratsaldeko 19:30ean.