Miren Olascoaga abokatuak bere lehen liburua aurkeztuko du
Gaur arratsaldean 'Allá dónde nos hallemos' fikziozko istorioaren xehetasunak emango ditu Olascoagak, Zuloaga Etxean, 19:00etan.
Gaur arratsaldean Miren Olascoaga Peña abokatuak haren lehen liburua, Allá dónde nos hallemos, aurkeztuko du Hondarribiko Udal Liburutegian.
1934. urtean kokatzen da istorioa, Hondarribian, eta bi haur dira protagonistak. Goseari aurre egiteko Paul-ek Amuteko paduretan txirlak biltzen ditu ezkutuan. Marcos-ek berriz udan herrira gerturatzen diren turistei erreparatzen die. Gerra Zibila lehertzen denean Paul Gurs-eko (Akitania) sarraski esparrura bidaltzen dute eta une horretatik aurrera bi gazteen bizitzek bide ezberdina hartuko dute.
Gaur arratsaldean, 19:00etan, fikziozko istorio honen xehetasunak emango ditu Olascoagak.