Parketarrak ekimena bigarrenez irtengo da jolastokira
Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko ekimena da. Jolasak lau ostegunetan egingo dituzte: hilaren 16, 23 eta 30ean eta ekainaren 6an.
Hondarribiko Mintzalagunak-ek iragan urteko azaroan abiatu zuen aurrenekoz Parketarrak ekimena. Izan zuen arrakasta ikusita bigarrenez antolatzeari ekin diote. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko pentsaturiko ekimena da.
Ostegun honetan izango da lehen hitzordua eta lau ostegun arratsaldez jarraian izango dute haurrek euskaraz jolasteko aukera: hilaren 16, 23 eta 30 etaekainaren 6an.
Hezten aisialdi euskaltzalea elkartearen eskutik Zabu-Zibu (3-5 urteko haurrentzat) eta Txirrintxon (6-9 urteko haurrentzat) jolasak egingo dituzte. Biak ordu berean izango dira, 17:00etan Puntalako parkean. Eguraldi txarra egingo balu Egiluze ikastetxera lekualdatuko litzateke ekimena.