Ostomila Kubako Festitim jaialdira joango da
'Balezaleak' ikuskizunaerekin joango dira eta Euskal Herria ordezkatuko dute. Haiekin batera, Garazi Navas eta Iñaki Urzainki musikariek bidaiatuko dute.
Irungo ostomila txotxongilo konpainia Kubara joango da, zehazki, Matanzasen egingo de txotxongiloen nazioarteko jaialdira. Lehen aldiz izango dira bertan, eta Etxepare institutuarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioa da. Euskal Herria ordezkatuko dute jaialdian, modu ofizialean, eta Irungo konpainiak “ohorea” izango dela adierazi du. Ordezkaritza hau izateko Idoia Otegiren laguntza eskertu dute.
Bidaia honetan, gainera, Ostomilako bikoteaz gain Garazi Navas eta Iñaki Urzainki musikariak ere beraiekin izango dira. Balezaleak antzezlana da Kubara eramango dutena, fikziozko obra. Mikm ‘aq kulturaren elementu mitologikoak eta gertaera historikoak aipatzen ditu emanaldi honek. Mikm’ aq Ternuako kostaldean dago, Kanadan, eta mendeak dira herri euskaldunarekin senidetuta dagoela. Proposamen eszeniko honek euskal musika tradizionala eta Mikm ‘aq kantuak ditu lagun.