Nekazarien eguna ospatuko dute asteazkenean
Guadalupe Santutegiaren inguruan egingo dira ekintzak asteazken goizean zehar. Azoka, meza, bedeinkapena eta herri kirolak egongo dira, besteak beste.
Asteazken honetan da San Isidro eguna (hilak 15) eta hura ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Hondarribiko Udaleko Nekazaritza eta Kultura departamentuak. Egun hori nekazarien lana goraipatzeko eguna izaten da.
Guadalupe Santutegiaren inguruan goizean goiz zabalduko dute nekazarien elikadura azoka. 11:00etan meza egingo dute eta 11:45ean prozesioa eta zelaien bedeinkapenari ekingo diote. Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariek emango diote amaiera ekitaldi bereziari. Azkenik, 13:00etan herri kirolen erakustaldia egingo dute. Aizkolarien eta Iparraldeko jokoen txanda izango da.