Museoen Nazioarteko Egunean murgilduko da Oiasso Museoa
Ostiraletik igandera bitartean hitzaldi bat, eta bi bisita gidatu antolatu dituzte. Irulegiko aztarnategira ere bisita egingo dute ekainean.
Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Oiasso Museoak eta ostiral honetan hasi eta igandera bitarte eguneko jarduera bana antolatu ditu. Aurtengo egunaren leloa Museoak hezkubtzaren eta ikerketaren alde da, eta nabarmendu nahi izan dute zer rol daukaten erakunde kultura, hala nola, Oiasso Museoak.
Jardueren artean, nabarmentzekoa da ekainaren 22an Irulegiko aztarnategira egingo den irteera. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, inguru arkeologikoa ezagutu eta Nafarroako Museoko arkeologia sailera egingo dituzte bisitak. Prezioa 90 eurokoa eta ja izena eman daiteke.
Egitaraua
- Maiatzak 17, ostirala, 19:00etan. Sarrera doakoa.
- Hitzaldia: Istorio harrigarri bat Getariako badiako itsas hondoan. Iturritxiki itsasontzia, Ana Maria Benito arkeologoarekin. Hitzaldi honekin itxiko dira Gipuzkoako emakume arkeologoei buruzko erakusketaren inguruan antolatutako ekimenak.
- Maiatzak 18, larunbata, 12:00etan.
- Oiassoko terma publikoak museo bilakatzeko egin diren esku-hartzeak ikusteko bisita, Arkeolan fundazioko Zohartze Galán arkeologoarekin. Egun horretan museoko sarrera doakoa izango da.
- Maiatzak 19, igandea
- Ama Xantalen ermitaren bisita gidatuak Ama Xantalen ermitako bisita Tour Irun Romano (TIR) doako mugikorreko aplikazioarekin egiten da. Hari esker, Oiassori buruzko aurkikuntza arkeologiko nagusiak bisitatzeko ibilbide bat egingo dugu hiriaren erdigunean. Bisitaren prezioa 5,75 eurokoa da helduentzat, eta 4,00 eurokoa 7 eta 14 urte arteko gazteentzat.
-
Ekainak 22, larunbata
-
Oiasso museoaren txango arkeologikoa Irulegira. Egun osoko irteera izango da, bai Irulegiko aztarnategi arkeologikora, bai inguruan dagoen XV. gaztelura, baita Nafarroako Museora ere. Prezioa 90 eurokoa da. Informazio guztia, lotura honetan.
-