Irulegiko aztarnategi arkeologikora irteera, ekainaren 22an
Egun osoko plana antolatu du Oiasso Museoak. Aztarnategiaz gain, inguru hartako XV. mendeko gaztelu bat eta Nafarroako Museoa bisitatuko dituzte. Izen ematea irekita dago.
Oiasso Museoak Museoen Nazioarteko Egunaren harira, txango bat antolatu du Nafarroako Irulegi herritik gertu dagoen aztarnategi arkeologikora. Ekainaren 22an izango da, larunbata, eta inguru arkeologikoa ezagutzeko helburuarekin egingo da. Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde kanpainaren barruan antolatu du museo erromatarrak.
Aztarnategia, nagusiki, ezaguna da bertan agertu zelako Irulegiko eskua eta brontzezko objektu horretako idazkunak hizkuntza baskonikoan inoiz aurkitutako zaharrena da.
Irteeran izango da Aranzadi Zientzia Elkarteko Martin Aiestaran, indusketaren zuzendaria ere badena eta haren eskutik ezagutuko dute bertaratzen direnek aztarnategia eta arkeologoen lana. Gainera, inguru horretan dagoen XV. mendeko gaztelu baten aztarnak bisitatzeko era probestuko dute bidaia.
xangoaren goizeko zati hau egiteko “sasoia” behar dela ohartarazi du museoak, Irulegi mendira igotzeko pendiz handiko aldapa bat igo behar delako, 5 kilometrokoa eta 3 ordutako iraupenekoa.
Arratsaldean, berriz, Nafarroako Museoko arkeologia sailaren bisita gidatua egingo dute. Museo horrek, Nafarroako ondare kulturala modu atseginean ezagutzeko aukera eskaintzen du, Historiaurretik gaur egunera.
Txangoaren prezioa 90 eurokoa da eta prezioan barnebiltzen da autobusez egingo den joan etorria, aztarnategi arkeologikoetarako eta Nafarroako Museora egingo den bisita, bazkaria eta bidaia asegurua.
Izena eman behar da irteerara joan ahal izateko, eta, horretarako, 943 639 353 telefonora deitu behar da. Deia egiterakoan egin beharko dela ordainketa azaldu dute, kreditu txartela erabiliz edota bankuko transferentzia bat eginda. Gehienez, 25 laguneko taldea osatuko dute, eta bidaia bertan behera utz dezaketela gehienezko kopuru horretara ez badira iristen aurreratu dute.