Ia erabateko babesa izaten ari da hiri autobusen gidarien lehen greba eguna
Hitzarmen berriaren negoziazioa ez bada blokeo egoeratik ateratzen, beste hiru greba egun deitu dituzte maiatzerako.
“Gutxieneko zerbitzuak kenduta, greba egin zezaketen langileen ia %100k bat egin dute deialdiarekin. Guztira, 33 pertsona daude grebara deituta”, esan dute ELAko kideek. Hala, goizean auto karabana egin dute eskualdetik, eta eguerdian langileek elkarretaratzea egin dute Irungo udaletxearen aurrean. “Enpresak dio ezin dituela langileen aldarrikapenak adostu Irungo Udalaren oniritzirik gabe, eta, aldi berean, udalak dio enpresarekin konpondu behar dela auzia”, zehaztu dute sindikatutik.