Kontseilu Sozialista Bidasoak ere salatu du poliziaren erasoa
Iazko abuztuan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak herritar bati egindako erasoa "gogor" salatu du Kontseilu Sozialista Bidasoak.
Atzo gauean zabaldu zen Irungo San Migel auzoko Zubiaurre kalearen eta Estazio kalearen artean Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak herritar bati egindako erasoa. Kontseilu Sozialista Bidasoak “gogor” salatu du poliziak “inpunitate osoz” egindako erasoa. “Gizarte kapitalista mantendu dadin, ordena soziala poliziaren indarkeriaren bidez ezartzea nahitaezkoa du eta honelako gertakariak saihestezinak bihurtzen dira”, bukatu dute.