Igandean trafikoan aldaketak, Emakumeen Itzuliagatik
Goizean izango dira trafiko aldaketak, 11:15etatik aurrera.
Emakumeen Itzulia Irundik igaroko da igande honetan (hilak 12) eta hiriko hainbat ingurutan eragina izango du haren pasatzeak. Bide horretan, moztu egingo dute Hondarribirako sarbidea Gi 636 errepidetik eta Zubimuxuko biribilgunetik, 11:15ean.
Ondoren, 11:30ean, errepidea moztuko da Letxunborro hiribidean, Hondarribia kalean, Kolon pasealekuan, Gipuzkoa hiribidean eta Elizatxo hiribidean. Irun erdigunean trafikoan eraginik ez izateko lanean arituko dela Udaltzaingoa azaldu du udalak.
Etenaldiak dauden momentuetan, GI 636 errepidea bariantea bezala ezaguna dena erabiltzeko gomendioa egin du udalak. Era berean, Ap 8 autobidea erabiltzeko gomendioa ere luzatu dute.
Taxiei dagokienez, San Juan plazakoan ez da aldaketarik egingo. Jose Ramon Agirretxe kalekoan, berriz, Iparralde hiribideko sarbidean edota Berrotaran eta Joaquin Gamon kaleetan aldaketak egongo dira. Izan ere, Luis Marianoko irteera itxita egongo da.
Aldaketa guztiak, udalaren orrialdean kontsulta daitezke.