Bisita ofiziala egin dute IAM eraikiko den kokapenera
Udalak, proiektuarekin aurrera jarraitzeko, 2 milioi euroko kreditu bat onartu nahi du hurrengo osoko bilkuran. "Finantzazioan konpromisoa" galdegin diote aldundiari eta Jaurlaritzari.
Ficobako aparkalekuan kokatuko da Irungo Areto Moldakorra (IAM) eta bertara bisita egin dute gaur Cristina Laborda alkateak, Francisco V. Blazquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteak, Gurutz Aginagalde Bidasoa eskubaloiko presidenteak, Miguel Angel Paez Hirigintzako ordezkariak eta Borja Olazabal, Kiroletako ordezkariak.
Proiektua aurrera doala eta babesa erakusteko agerraldia izan da, “babes irmoa” adieraztekoa azaldu du Paezek. Titulartasun publikoa duen 82.055,77 metro karratuko partzela bat da, eta kirol ekipamendutarako hirigintzako kalifikazioa jasotzeko bidean dago eremua. Bertan, areto moldakorra eraikiko dute eta Gipuzkoako kirol eta kultur ekitaldi handiak biltzeko baliatuko dute.
Horrez gain, Bidasoa eskubaloia taldearen egoitza izango da eta Europako lehiaketetan jokatu ahal izateko espazioa izango da. Gainera, baieztatu da 2019ko Munduko Eskubaloi Txapelketako egoitza izango dela IAM.
Apirilean HAPOn Ficoba eremu osora zabaltzen den aldaketa proposamen bati argi berdea eman dio udalak. Ebazpen hau onartuta, herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatzeko asmoa du udalak. Era berean, txosten teknikoak idazteko eskaria egingo diote beste erakunde publikoei, aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, hain zuzen ere. Hasierako dokumentua da idazteko galdegin dute, gerora, udalbatzan bozkatu ahal izateko.
Udalak 2 milioi euroko kreidtu aldaketa bat egitera doa, eta kreditu hori, “urte anitzeko” kontu sail bat izango dela baieztatu du gaur Paezek. Helburua, agintaldi honetan bertan lanean hastea da. Datorren osoko bilkuran aldaketa egitea espero dutela esan du Labordak. Finantziazioaren bidean, Jaurlaritzari eta aldundiari “finantzaketa konpromisoak”. Bi erakunde horien babesa “ezinbestekoa” dela dio udalak proiektuak aurrera egingo badu.