Bizikidetzaren eta Segurtasunaren batzordeari deitzeko eskatu du Elkarrekin Irunek
Azken aste eta hilabetean gertatutako gertakariei erantzun "sendoa eta artikulatua" eman behar dela dio Elkarrekin Irunek.
Aste batean, Irunen egunero gertakariak egon dira biolentziarekin lotutakoak, eta horien harira, atzo, Irungo alkate Cristina Labordak “konponbideak eta irmotasuna” eskatu zituen. Gogoratu behar da udalbatza osatzen duten udal alderdi guztiek berritu berri dutela hiriko Bizikidetzaren eta Segurtasunaren Ituna “eztabaida politikotik at eta batasunean” , Labordaren hitzetan.
Itunarekin, poliziaren lanetik haratago doazen “politika transbertsalak” sustatzeko konpromisoa hartua dute eta lehentasun gisa ezarrita daukate prebentzioan oinarritutako segurtasun politikak, “gertakariei aurrea hartuta eta prebentzioaren bidez Poliziaren esku hartzea txikitzeko”.
Sei hilean behin biltzen da batzordea Itunari jarraipena emateko, eta gaur, Elkarrekin Irunek udal gobernuari eskatu dio biltzeko deia egin dezan. Ituna, azken asteetako hamaika gertakarien ondorioz “proban jartzeko” garaia dela uste du David Nuño Elkarrekin Irunen bozeramaileak.
Gertakariak zerrendatu dituzte: Aduana Zaharra eta Doma eraikinean sartzeak, San Migel auzoan gazte baten hilketa, eta sare sozialetan gaur zabaldu den bideo bat, zeinetan ikusten den San Migel auzoan 10 ertzainek eta udaltzainek gizon bati eraso egin, lurrera bota eta arretarik eman gabe joan direla. Gainera, erasoa jaso duena lurrean dela, bideoan ikus daiteke berriro ere bertatik igarotzen dela polizia inolako arretarik jarri gabe lurrean dagoenari.
Sergio Javier Udaltzaingoaren ordezkariari zuzendu zaio Elkarrekin Irun ere eta “jardun” dezala eskatu diote. Egotzi diote azken gertakarien aurrean ez duela “erantzun garbirik” eman. “Horregatik, Bizikidetzaren eta Segurtasunaren batzarra deitzea eskatzen diogu. Baldin eta, udal gobernua ez den gai ikusten arazo honi aurre egiteko arduratik eta nahikoa iruditzen bazaie konponbideak eskatzea, atzo alkateak egin gisan”.
Erantzunak “sendoa” behar duela izan dio Nuñok, ekintza formak dutenak. Oraintxe udalak duen erronka garrantzitsuena gizarteak duen “ezin arnastu” daitekeen gizartea dela dio eta “erantzunak” nahi dituen herri bat dagoela aurrean.
“Segurtasuna ez da hortxe bertan dagoen zerbait, eraiki egiten da, eta, horregatik, Bizikidetzaren eta Segurtasunaren batzarra lanean jarri behar da ahalik eta azkarren. Egoera bakoitzaren aurrean eman beharreko erantzunak artikulatzen hasi behar gara, eta herritarrekin kolaborazioan behar du izan. Izan ere, irundar guztiek parte hartze aktiboa behar dute izan problemen konpontzean”, bukatu du Nuñok.