San Migelen 150 lurpeko aparkaleku plaza gehiago eskatuko ditu EAJk
Proposamen hau HJMPean jasotzeko eskaria egingo du EAJk. "SAn Migel ezin da irtenbiderik gabe geratu", adierazi dute.
Aparkaleku faltaren aferari heldu dio gaurkoan EAJk Batzokian egin duen agerraldian. Gogoratu dute denbora daramatela profeisonalekine ta herritarrekin alnean “egoeera honi erantzun egokia” emateko eta eremu kaltetuetan proposamenak egiteko, hala nola, Larreaundin, Artian edo San Migelen.
Eguzkitza ikastetxeko patio azpian aparkaleku bat egiteko proposatu zuela oroitu dute, eta asmo hori Larreaundiko Auzo Elkartearekin eta Eguzkitzako ikastetxearekin adostu dutela baieztatu dute. Era berean, udal aurrekontuetan proposamen hau gehitzea lortu zutela azaldu dute.
Dunboan ere aparkaleku bat egiteko asmoa duela EAJk azaldu dute eta plan hori berreskuratzea eskatu dute, aparkaleku bat eraikitzeko aukera aztertzea adostuz. Artian, berriz, Belartzako aparkalekua 2026rako burututa egotea espero dute.
San Migelen 172 aparkaleku kenduko dituztela Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planak (HMJP) hala dioelako esan dute. Izan ere, udalaren asmoa da bertan 1.200 etxebizitza berri eraikitzea eta 2.500 egoiliar berri jasotzea. “Egun, jada bizilagunek bizi dituzten beharrak areagotuko dituen errealitatea” dela deitoratu dute.
Bide horretan, Adifek 150 aparkaleku plaza sortzea planifikatu duela diote jeltzaleek, eta EAJk proposatu du eskaintza hori zabaltzea, 150 plazako lurpeko aparkaleku baten bitartez. Erabiltzaileko kostua 32 eurokoa hilean izatea nahi dute. Proposamen hau laster aurkeztuko dutela berririo aurreratu dute, HMJP gehitu dezaten “beharrezko ekimen gisa”.
Aparkaleku hauek Adifek eraiki behar dituela sute dute, “Iruni eta Irungo herritar guztiei zor digulako, hamarkada askotan hiria bitan bantu duelako , eta bizilagun askoren egunerokotasuna nahastu duelako”.
EAJk dio zor historiko eta ordaingabea duela Irunekin, eta ez bakarrik 500.000 metro koadroko lurzorua okupatzen dutelako, bizilagunek urtero jasan behar izan duten “zarata iraunkor eta gogaikarriengatik”, baita “utzita eta erabilerarik gabe” dauden trenbideengatik eta pabiloiengatik ere. “San Migel ezin da irtenbiderik gabe geratu”.