Oztopo Jauzien II. Anagan Kopa egingo da asteburuan
Irungo Jaizubia Zaldiketa Eskolak antolatu du lehiaketa eta etxean jasoko ditu 180 irteera egingo dituzte amazonak eta zaldizkoak. Hilaren 11n eta 12an izango da.
2024ko Oztopo Jauzien II. Anagan Kopa jokatuko da asteburu honetan, hilak 11n eta 12an, eta koparen 3. fasea izango da. Igandean, Sari Nagusia jokatuko da, eta bertan, Espainiako zaldizko eta amazona onenak elkartuko dira. Txapelketa hau, Euskadiko Hipika Federazioak eta Irungo, Zizurreko, Mungiako eta Heraseko (Kantabria) klubek elkarlanean antolatzen dute.
Guztira, 180 irteera egingo dira eta oso proba “lehiakorrak eta ikusgarriak” izango direla aurreratu dute. Tartean, Kevin Gonzalez de Zarate, Espainiako Hipika Federazioaren sailkapenean 11. dagoena; Peio Elorduy Espainiako Hipika Federazioaren sailkapean 20. postuan dagoena; edota Xabier Zabaleta irundarra izango dira.Altuera ezberdinetako jauziak egingo dituzte, 0,50 metrotik 1,30 metrora.
Larunbateko hitzordua 09:30ean finkatu dute, eta igandekoa, 09:00etan. Bertaratzeko, aparkaleku bat egokituko dute Txingudi ikastetxean eta Urdanibia jauregiaren inguruan.