Loratze Eguna egingo dute hilaren 18an Hazian
Komunitatea elkartzeko helburuarekin antolatu dute eguna. Bazkaria egingo da eta tiketak ja eros daitezke Hazian bertan.
Irungo Sortuk, Irungo Ernaik eta Hazia Kultur elkarteak Loratze eguna antolatu dute maiatzaren 18rako, larunbata. Antolatzaileek arabera, “gure komunitatea elkartu, modu atseginean hitz egin eta, elkarrekin, jai giroaz gozatzeko” asmoz antolatu dute.
Eguna eguerdi aldera hasiko da, 12:45ean, hain zuzen ere, eta poteo politikoa egingo dute hitzaldi batekin: Non gaude eta nora goaz? izen pean. Segidan, bazkaria egingo da Hazian, 14:15ean, eta bertaratzeko tiketak 15 euroan saltzen ari dira Hazian bertan. Ikasle eta langabetuek 10 euroan eros dezakete tiketa. Gainera, aukera beganoa ere eska daiteke korreo bat bidalita.
Arratsaldearen lekukoa bingo musikatuak hartuko du, eta eguna borobiltzeko, zuzeneko musika eskainiko dutela iragarri dute, 18:30etatik aurrera.