'Itzulia Women 2024' lasterketa Hondarribitik igaroko da igandean
Emakumezkoen Itzuliaren hirugarren eta azken etapak trafiko aldaketak eragingo ditu. Hondarribira Lezotik helduko dira.
Igande honetan (hilak 12), ‘Itzulia Women 2024’ lasterketaren hirugarren eta azken egunean, emakumezko txirrindulariak Hondarribitik igaroko dira. Etapa Donostian hasiko da goizeko 10:00etan eta Donostian bertan amaituko da 13:30 inguru. Añorga, Hernani, Astigarraga, Oiartzun eta Errenteriatik igaro ondoren, Lezotik helduko dira Jaizkibelera. Lehenak 11:25 inguruan heltzea aurreikusi dute. Jaizkibeldik Guadaluperanzko bidea hartuko dute eta aireportuko errepidetik Donostiarantz segituko dute. Etapa amaitzen denean jakingo da Itzuliaren irabazlea nor izango den.
kilometro burutu beharko dituzte, horietan zehar hiru mendate igo (Jaizkibel, Gurutze eta Mendizorrotz) eta bi sprint izango dituzte. Trafikoari dagokionez 11:15ean itxiko dituzte Jaizkibelera igo eta jaisteko errepidea, mendebaldeko sahiesbidea eta aireportuko errepidea.