Zetak, Txiltxoko, Sara Socas, Hofe edota Puro Relajo Irungo jaietan
Hamar egunez musika eskaintza zabala izango da San Juan eta Urdanibia plazan eta Gaztegunean. "Anbizio handiko" egitaraua ondu dute.
San Juan plaza, Urdanibia plaza eta Santiagoko Gaztegunea hamar egunez musikaz beteko dituzten musika taldeen eta artisten berri eman dute gaur Nuria Alzaga Kultura ordezkariak eta Sergio Javier Gazteria ordezkariak. “Azkenean”, azkenean iragarri dituztela sanmartzialetako kontzertuak adierazi du lehenik Alzagak. [Egitaraua, azpian]
Izan ere, egarriz zeuden irundarrak, Izaro eta Camela Irunen izango direla jakinarazi zutenetik (ekainaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren) itxaron egin behar izan baitute irundarrek gainontzeko programazioaren berri izateko. Kartela “anbizio handikoa” dela ziur da Alzaga eta kalitatean ez ezik, kantitatean egin dutela apustua adierazi du Kultura ordezkariak.
Bestalde, Javier, Gazteriako ordezkariaren esanetan, Gaztegunea “elkar topatzeko espazioa, espazio segurua, erosoa eta autonomia” izateko gunea izango da. Bertako kultur proposamenak “gazte talentua eta etxekoa” biltzen ditu eta aukera eman nahi diete inguruko artistei handitzeko “maila pertsonalean eta profesionalean”. Aldarrikapenak egin ahal dituzten artistak oholtzara igoko dituztela adierazi du Javierrek. Gazteen programazioa, ekainaren 25etik 26ra izango da, eta ekainaren 22an ZETAK izango da Urdanibia plazan.
Udala ez da bakarrik ibili programazio hau antolatzen, eta azken urteetan bezala, Rak$ Club aritu da ere programazioan lanean, zehazki, ekainaren 28ko eskaintza izan da haiek ondu dutena. Bide horretan, Soto Asa ceutarra izango da Urdanibia plazan, Suso eta Katana musika jartzaileekin batera.
Etxeko taldeena ere izango da oholtza. Behin irundarrei zabaldutako bozketa bukatuta, Ankerra eta Apaga y vamonos taldeek joko dute, hurrenez hurren, ekainaren 22an eta 23an. Mikel Garcia Ankerrako musikaria agerraldian izan da eta “harro” direla etxean jotzeaz adierazi du.
Ekainak 14, ostirala
- IZARO. Urdanibia plazan, 22:30ean.
Ekainak 15, larunbata
- CAMELA. San Juan plazan, 22:30ean.
Ekainak 21, ostirala
- SOLAR SOUND SISTEM. Urdanibia plaza, 22:30ean.
- PURO RELAJO. San Juan plaza, 23:00etan.
Ekainak 22, larunbata (Kuadrilla Eguna)
- ANKERRA. Urdanibia plaza, 22:30ean.
- ZETAK. Urdanibia plaza, 00:00etan.
Ekainak 23, igandea (San Juan eguna eta ofizialki jaien hasiera)
- APAGA Y VAMONOS. Urdanibia plaza, 22:00etan.
- KAOTIKO. Urdanibia plaza, 00:00etan.
Ekainak 25, asteartea
- ZILIBITO RECORDS, TXILTXOKO, ETA ANIXE. Gaztegunea, 19:30ean.
- DJ MARIA LOPEZ. Gaztegunea, 22:00etan.
- ASIER BURGETE. Gaztegunea, 22:30ean.
Ekainak 26, asteazkena
- SARA SOCAS. Gaztegunea, 20:30ean.
- DJ CANDI. Gaztegunea, 22:00etan.
- DJ JOSU RODRIGUEZ. Gaztegunea, 22:30ean.
Ekainak 27, osteguna
- HOFE X 4:40. Gaztegunea, 20:30ean.
- DJ ARRA. Gaztegunea, 22:00etan.
- DJ AITANA GRANDES. Gaztegunea, 22:30ean.
Ekainak 28, ostirala
- SOTO ASA, SUSO ETA KATANA. Urdanibia plaza, 22:30ean.
- JAMAICA SHOW. San Juan plazan, 23:30ean.
Ekainak 30, igandea (San Martzial Eguna)
- DISKOFESTA. Urdanibia plaza, 22:30ean.
- DJ 80-90. Zabaltza plaza, 23:30ean.