Fran de Leonek eta Sara Benedik irabazi dute Hondarribia 10K
Iragan igandean (hilaren 5ean) giro aparta sortu zen herrian Hondarribia 10K probaren harira. Ane Zabala eta Jon Elkano izan ziren herriko azkarrenak.
Igandean (hilaren 5ean) sekulako giroa sortu zen herrian Hondarribia 10K probaren harira. Lasterka egiteko, baina, ez zen egunik aproposena izan, hego haizea eta hezetasuna nagusi izan baitziren.
Sailkapen orokorrari dagokionez gizonetan Fran de Leon (30.57) izan zen azkarrena, eta bigarrena izan zen Unai Arroyo (30.59), lehia estu baten ondoren; Unai Ibarra (31.25) helmugaratu zen ondoren. Emakumeetan, berriz, Sara Benedi izan zen txapelduna (36.21), bigarrena Lucia Garate (36.58) eta hirugarrena Elena Silvestre (37:19). Aldi berean, bertako lasterkaririk azkarrenak ere saritu zituzten. Hala, Ane Zabalak (37:59) eta Jon Elkanok (34:27) jaso zuten errekonozimendua. Ikus sailkapen osoa.
Hona hemen eguneko zenbait argazki (Ekiphos-ek ateratako argazkiak Hondarribia 10Krentzako):