Euskal Herri osoko udaletxeen aurrean egingo dituzte elkarretaratzeak 'Sos Rafah' lemapean, elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko.
Larunbat honetan (hitza 11) elkarretaratzeko deia egin du Hondarribiko Gernika-Palestina herri ekimenak. Hondarribiko Udaletxearen aurrean izango da hitzordua eguerdiko 12:30ean.
‘Sos Rafah’ lemapean Gazan, eta une honetan, Rafah-n bizi duten egoeraren aurrean elkartasuna adieraziko dute. Aldi berean, herri ekimeneko kideek Israel estatua burutzen ari den genozidioa salatzeko ere badela esan dute. “Genozidioa hasi zenetik ia 40.000 palestinar hil dituzte, jasangaitza da eta lehen baitlehen bukatu beharrekoa” adierazi dute.
Hondarribian egingo den bezala, Euskal Herriko txoko guztietan egingo dute bat Gernika-Palestina herri ekimenarekin.