Cristina Laborda: "Behin eta berriz delitu egiten duten gaizkileei irmotasunez erantzun behar zaie"
Legez kanpoko okupazioa salatu du alkateak eta segurtasun faltarekin lotutako arazo nagusitzat jo du.
Hiriko azken gertakarien harira, Cristina Laborda alkateak “konponbideak eta irmotasuna” eskatu ditu. Labordaren ustez “legez kontrako okupazioa” ageriko “arazoa” da eta “inor hotz” utzi duten delitutzat jo ditu. Alkateak okupazio horiek salatu ditu: “ulertezina da prozesu horiek hainbeste luzatzea eta betikotzea, kezka eta alarma soziala eragiten baitute”.
Gaineratu du arazoa “lehenbailen” desagerrarazteko bide azkarragoak eta eraginkorragoak aurkitu behar direla. Segidan, poliziaren lana goraipatu du: “Polizia lanean ari da. Gertakari objektiboa da hori: arazoaren berri izan eta berehala jarduten dute, eta delitugileak atxilotu. Egunero egunero. Ordu gutxiren buruan, baina libre geratzen dira, eta lehengokora itzultzen dira. Hori ez da onargarria eta ezintasuna eta etsipena sortzen dizkigu guztioi. Behin eta berriz delitu egiten duten gaizkileei irmotasunez erantzun behar zaie”.
Adierazpena osorik irakurtzeko, jo lotura honetara.