Ostiralean iragarriko dituzte kantinera guztiak
Olaberria, Ama Xantalen, Lapitze, Bidasoa, Banda, Danborrada, San Migel eta Santiagokoak ostiralean jakingo dira. Landetxakoa, bihar, eta Anakakoa, larunbatean.
Artilleriak eta Zalditeriak konpainiek jada iragarri dituzte 2024ko haien kantinerak: Sara Plaza Lopez eta Oihana Garcia Carrillo, hurrenez hurren. Gainontzeko konpainiek, berriz, ostiral arratsaldean jakinaraziko dituzte haien sare sozialetan. Anaka konpainiak izan ezik, larunbatean egingo duelako zozketa. Ondoren, entseguen berri emango dute, ekainean hasiko direnak. Landetxak, aldiz, bihar esango du nor izango den haien konpainiako kantinera.