Oiasso Museoko errotak protagonistak izango dira asteburuan
Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat egin dute herrialdeko hamabost museok, tartean, Oiasso Museoak. Bisita gidatu berezi bat egingo dute ospatzeko.
Oiasso Museoak bere bilduma iraunkorraren bisita gidatuak eskainiko ditu. Asmoa, Gipuzkoako Erroten III. Eguna ospatzea da eta antolakuntzan aritu dira Kultura departamentua, Oiasso museoa bera, Yurrita Errota Sustatzeko Elkartea eta Aldabe Kooperatiba elkartea.
Bisita gidatu hauetan museoan dauden bi errotetan arreta berezia jarriko dute. Hain zuzen ere, museoak badu Intxurreko esku errota bat, duela 3.000 urteko nekazaritzaren lekuko arkeologikoa, eta badu Arditurriko harrizko beste errota bat, K.o. I. eta II. mendeen artekoa.
Igande honetan, hilak 12, bi bisita izango dira: 11:00etan bata, gaztelaniaz, eta 12:00etan bestea, euskaraz. Interesdunek lekua erreserbatzeko dei dezakete, 943 639 353 telefono zenbakian.
Oiasso Museoak ez ezik, Gipuzkoako 25 udalerritako museoek eta interpretazio zentroek parte hartuko dute ekimenean, erroten garrantzia azpimarratzeko eta haiek ezagutarazteko 30 bat proposamenez osatutako programa baten bidez −erantsita doa−.