Kateako jaiak lehertzera doaz
Hilaren 10etik 12ra, hilaren 15ean, eta hilaren 17tik 19ra izango dira jaiak. Herri paella jaterako tiketak ja eros daitezke.
Asteburu honetan hasiko dira Katea San Isidro jaiak, eta hurrengoan ere ospakizun betean egongo da Irungo auzo errepublika txiki bezain handi hau. Maiatzaren 10ean, ostiral honetan, hasiko dira eta larunbatean eta igandean ere egongo da zer gozatu. Ondoren, hilaren 15ean, asteazkebna, eta hilaren 17tik 19ra festa giroa izango da ere nagusi.
Maiatzak 10, ostirala:
- 14:30ean: kalea neskatxa eta mutiko haurrentzako (Elatzeta Eskola).
- 16:30ean: 4 eta 11 urtekoentzako haurrentzako jolasak (Kateako haurtxokoan).
- 17:30ean: futbol erraldoia gazteentzat. (Kalehezitzaileak eta Martindozeneako Gaztelekua).
- 19:30ean: Irungo taldeen kontzertuak: Korkut, Apaga y vamonos eta Versos perdidos.
- 20:00etan: pintxo potea auzoko tabernetatik.
Maiatzak 11, larunbata:
- 10:00etan: 42. Plater Tiroa eta sari banaketa Arkalen (Hegazti elkartea).
- 17:30ean: zunba masterclassa (Elatzeta konpartsa).
- 17:00etan: Reparation Sound System.
- 19:00etan: Carlos Ortizen bakarrizketa, Bar Nuevon.
- 19:00etan: kantu jira (Elatzeta Elkartea).
Maiatzak 12, igandea:
- 09:00etan: Auzoko mendi ingurura irteera, txiki eta helduentzat (Elatzeta elkartea)..
- 10:30ean: Pala txapelketa, hirugarren eta laugarren postua lortzeko (Elatzeta Elkartea).
- 12:00etan: Pala txapelketaren finala (Elatzeta Elkartea).
- 17:00etan Auzo elkarteko, Elatzeta eskolako eta Irungo dantza eskoletako urteko jardueren erakusketa.
Maiatzak 15, asteazkena (San Isidro eguna):
- 17:00etan: ibilaldi neurtua, eta bukaeran, txokolatada Caserren eskutik (Zelaiburu jubilatuen elkartea).
- 19:00etan: meza (Arantzazuko gure Ama parrokian).
Maiatzak 17, ostirala:
- 17:15ean: pregoia eta txupinazo koloretsua.
- 17:30ean: merienda auzoko haurrentzat (IGE Elatzeta).
- 18:00etan: pailazoak: Kiki, Koko eta Moko.
- 19:00etan: Peña Poteo txaranga.
- 19:00etan: buruhandiak.
- 20:00etan: pintxo potea auzoko tabernetatik
- 21:00etan: Koadrillen afaria (Elatzeta Elkartea).
- 21:30ean: Diskofesta Son DJ-arekin neoizko argi eta margoekin (Gazte Landetxa).
- 23:30ean: Diskofesta Son&Dj-arekin.
Maiatzak 18, larunbata:
- 09:00etan diana auzoko txistulariekin.
- 10:30ean: 35. Tortila Patata Txapelketa auzo elkartearen arkuetan. (Hegazti elkartea).
- 11:00etan: 2 eta 11 urte artekoentzako marrazketa lehiaketa. Marrazkiak auzo elkartean egongo dira ikusgai asteosoz. (Gazte Landetxa)
- 14:00etan: herri paella jatea. Tiketak auzo elkartean.
- 17:00etan: Auzoko danborrada, buruhandiak eta erraldoiak. Euria egiten badu frontoian egingo da.
- 18:00etan: 30. Bakailu Lehiaketa. auzo elkarteko arkupeetan. (Kateko elkartea).
- 18:00etan: Abesti jokoak eta fotokola Mikekin, Sullyrekin eta Iromnanekin (Gazte Landetxa).
- 19:00etan: Buruhandiak.
- 19:00etan: Peña Poteo txaranga.
- 23:00etan: Joselu Anayakekin berbena.
Maiatzak 19, igandea:
- 09:00etan: diana Irungo txistularien eskutik.
- 11:00etan: 7. Kross Txikia (Bidasoa Atletiko Taldea).
- 11:00etan: meza jubilatuekin parrokian.
- 11:45ean: Tika Txiki (Kateko elkartea).
- 12:00etan: Toka finala elizaren atzean. Euria egitekotan, auzo elkartearen arkuetan. (Kateko elkartea).
- 12:15ean: Salda banatuko da elizaren arkupeetan. (Kateko Elkartea).
- 12:30etan: Kontzertu instrumentala frontoian, eta euria eginez gero, elizan.
- 14:00etan: Jubilatuen bazkaria Ongi Etorri taberna-jatetxean.
- 18:00etan: Herri kirolen erakustaldia Inaxio Perurenarekin, Oihane Ostolazarekin eta Mugerza anaiekin.
- 19:00etan: Parrillada (Elatzeta konpartsa).
- 19:30ean: Mutxikoak.