'10 urte argitzen' itsasargien erakusketa Palmera Monteron
Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak hamarkada bete du eta ospakizun gisa erakusketa berezia antolatu dute. Maiatzaren 16an zabalduko da.
Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak 10 urte bete ditu eta ospakizun betean, 10 urte argitzen argazki erakusketa antolatu dute. Maiatzaren 20an irekiko dute, 19:00etan, eta ekainaren 16ra bitartean egongo da ikusgai, Palmera Montero gunean.
Hamarkada honetan guztian, haien bazkideak “ezinbesteko pieza” izan direla elkartearen “etenik gabeko hazkundean” azaldu dute. Horregatik, elkartearen bazkideek bisitatu dituzten zenbait farori egindako argazkiak dira erakutsiko dituztenak.
Inaugurazioa maiatzaren 20an egingo da, 19:00etan, eta herritar guztiei gonbita luzatu nahi diegu, Palmera Monteroko 2. aretora etor daitezen, itsasargiei buruzko istorioen bat partekatu eta erakusketa irekitzeko ekitaldian parte hartzera. Gainera, parte-hartzaile bakoitzari elkartearen oroigarri txiki bat emango zaio.
Erakusketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:00etara; Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan itxita.