Kultur arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute
Orotara 42.000 euro banatuko ditu udalak eskakizuna egiten duten elkarte ezberdinen artean. Epea hilaren 30ean itxiko da.
2024 urterako kultur arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu berri du Hondarribiko Kultur departamenduak. Orotara 42.000 euro banatuko dituzte eskakizuna egiten duten elkarte ezberdinen artean.
Udalak jakinarazi duenez diru laguntza hauen helburua “elkarteek egiten dituzten ekintza puntualek sortzen dituzten defizitak arintzea” da. Laguntza horiek irabazi asmorik gabeko kultur jarduerak antolatzen dituzten Hondarribian erroldatutako pertsona edo entitateek jaso ahal izango dituzte.
Eskakizunak hilaren 30era arte egin ahal izango dira Hondarribiko Udalaren webgunean bertan. Informazio gehigarria hurrengo esteka honetan aurki daiteke.