EAJren Indargunean posta bidezko botoarekin lagunduko dute
Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak eta EAJk posta bidezko edota etxetik bozkatzeko botoekin lagunduko du.
Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira ekainaren 9an eta posta bidezko botoa emateko epea zabalik da jada. Horretan laguntza behar duenarentzat EAJren Indargunea (Kolon pasealekua, 19) irekita dagoela jakinarazi dute jeltzaleek.
Horrez gain, gogoratu dute etxetik bertatik bozkatzeko aukera ere badagoela, notario baten aurrean. Horretarako ere laguntza eskaintzen arituko direla Indargunean azaldu dute. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:30etatik 13:30etara, eta telefono bidez ere egin daiteke kontsulta honako zenbaki honetara deituta: 639 261 619.
“Bizi dugun errealitateari behar bezala eta ahalik eta baliabide gehienekin erantzuteko, ezinbestekoa da guztiok, gure bozkarekin parte hartzea, horrela, gaitasun eta baliabide operatibo guztiak izango dituen parlamentu bat osatu ahal izateko”, bukatu dute.