Zinema saioa gaur Kabigorrin
'Nire Ahizpa Perfektua' film suediar-ingelesa eskainiko dute 19:30ean. Euskarazko azpitituluak izango ditu.

Kabigorrin zinema saio bat antolatu dute gaurko Filmazpitek, Irungo Udalak eta Kabigorri berak. Sanna Lenken zuzendariaren Nire Ahizpa Perfektua pelikula proiektatuko dute, 19:30ean.
Pelikula jatorrizko bertsioan eskainiko dute, suedieraz eta ingelesez, alegia, eta euskarazko azpitituluak izango ditu. 7 urtetik gorakoei gomendatutakoa filma da eta elikadura arazoak nerabezaroan lantzen du.
Sinopsia: Stella (Rebecka Josephson) nerabezaroko mundu liluragarrian sartzen denean, bere ahizpa eta eredu zaion Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazoak ezkutatzen dituela ohartzen da. Pixkanaka gaixotasunak familia bitan banatzen du. Jelosia, amodio eta traizioaz diharduen istorio bat, adeitasun, sakontasun eta umorez hamaika urteko neskato baten ikuspuntutik kontatua.