Posta bidez bozkatzen laguntzeko zerbitzua abiatu du PSE-EEk
Ekainaren 9an izango diren Europako parlamenturako hauteskundeetan hautetsontzietan bozkatu ezin duten pertsonentzako laguntza zerbitzua da.
Europako parlamenturako hauteskundeetan, ekainaren 9an, posta bidez bozkatzen laguntzeko zerbitzua abiatu dute Hondarribiko sozialistek. Botoa tramitatzeko erraztasunak emateko helburua du laguntza zerbitzu honek.
Astearte eta ostegunetan egongo da arreta jasotzeko aukera PSE-EEren Hondarribiko egoitzan (Kale Nagusia, 21), 10:00etatik 12:00etara. Ordu horietatik kanpo laguntza jaso nahi duen orok hurrengo zenbakira deitu beharko du, 943 64 64 51.
Halaber, ezinduta edo gaixo dauden pertsonek notario aurrean botoa eman dezaketela gogorarazi dute, baita laguntza hori emateko gaitzen duten bulegoan ere. Edozein zalantza izan ez gero aurretik emandako telefonora deitu beharko da.