Igandean, goizetik eguerdira, trafiko aldaketak Irunen
Gipuzkoako Kimuen Txirrindularitza Lasterketa antolatu dute eta goizean zehar hainbat errepide itxita egongo dira.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/05/otxe-txirrindularitza.jpg)
Igande honetan, hilak 5, Gipuzkoako Kimuen Txirrindularitza Lasterketa egingo da, eta ondorioz, errepide batzuk itxita egongo dira eta autobus zerbitzuen ibilbideak moldatu egingo dira. Lasterketaren eragina 08:30etik 13:15etara izango da, baina, ondoren, Igandero ekimenaren baitan, Kolon ibilbidea itxita egongo da 19:00ak arte. Gainontzeko aldaketen berri izateko, jo lotura honetara.