Hondarribia 10k lasterketak trafiko aldaketak eragingo ditu
Aireportuko errepidea eta Ramon Iribarren pasealekua izango dira eragin handiena izango duten eremuak.
Goizeko 10:00etan hasiko da Hondarribia 10K lasterketa igandean, hilak 5. Irteera Hondarribiko Atletismo pistan izango da. Ibilbidea ez ezik, inguruko errepideak ere moztu egingo dituzte zenbait minutuz.
Bi errepide izango dira kaltetuenak edo fokua jarri beharko direnak. Aireportuko errepidea eta Ramon Iribarren pasealekua dira. 09:55etan itxiko dute Aireportuko errepidea, pasealekuan berriz, 10:15etatik aurrera izango dira mozketak.