Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik
Igande honetan egingo da lehen elkartzea Zabaltza plazan. Beste hiru dantzaldi iragarri dituzte, abuztuan eta urrian.
Adinekoentzako dantzaldiak antolatu ditu Irungo Udalak datozen hilabeteetarako. Lehenbiziko saioa, igande honetan izango da, hilak 4, Zabaltza plazan. Jarduera 60 urtetik gorakoei zuzendutakoa da, eta guztira hiru dantzaldi egingo dituzte.
- Maiatzaren 5ean, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.
- Abuztuaren 14an, 22:00etan, Remember taldearekin.
- Urriaren 6an, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.
Nuria Alzaga Kultura ordezkariak adierazi du dantza egitea “erraza” izateaz gain, “oso dibertigarria” dela eta “on izugarria” egiten diola gorputzari eta buruari. “Badakigu adinekoen asko gozatzen dutela dantzan, eta programazioan dantzaldi gehiago sartzeko eskatu izan digute”.
Bide horretan, udalaren adinekoen zentro sozial gehienek dantza ikastaroak eskaintzen dituztela gogoratu du Alzagak, hala nola, Behobiakoan (online), Anaka-Puianan sevillana eskolak, eta Lekaeneakoan, Palmera Monteron eta San Migelen, dantzaldiak.
Udal egitarauaz gain, Gure Altxor taldeak mutxikoak, sevillanak eta aretoko dantzak ikasteko aukera eskaintzen dute; Makilak aretoko dantzak ikasteko saioak antolatzen ditu; eta Alhondiga Belaskoeneko erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, dantzaldiak, larunbatetan, Ficoban.