Txilibitu eta danbor tailerrak ematen ari dira
Eguzkitzan, igande honetan hasiko dituzte tailerrak. Leka Enean, berriz, jada martxan dira eta ekainaren 1ean bukatuko dituzte.
Alarde parekideak jakinarazi du igande honetan (hilak 5) txilibitu eta danbor tailerrekin hasiko dira. Ekainaren 16ra arte luzatuko dira eta Larreaundiko Eguzkitza ikastetxean emango dute tailerra, 19:00etatik 20:30era. Halaber, Leka Enea ikastetxeko tailerrak apirilaren 13an hasi ziren eta ekainaren 1ean amaituko dituzte.
Bestalde, ostiral honetan jakinaraziko dute lehen kantineraren izena eta Zalditeriakoarena izango da. Hurrengo egunean, hilak 4, Artilleriako kantineraren berri emango dute.