30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak
Irungo tokiko informazioa euskaraz lantzeko konpromisoa berretsi dute. Edukiak papereko edizioan eta Interneten zabaltzen ditu hedabideak.
30 urte bete ditu Irunero euskarazko aldizkariak. Tokiko informazioa hilabetero publikatzen dute papereko euskarrian, baina Interneteko edizio jarraian egunero-egunero jasotzen du hiriaren pultsua. Urteurrenaren berri emateko agerraldia egin zuten atzo Ainara Berges eta Joseba Arozena aldizkariko kideek, nahiz Irungo Udaleko Euskara ordezkari Nuria Alzagak.
Alzagaren arabera —udalaren babesa du hedabideak—, sortu zenetik garai eta egoera berrietara egokitu da Irunero, eta tokian tokiko informazioa euskaraz zabaltzeko konpromisoari eutsiko diote.
Agerraldian esandakoen informazio gehiago izateko, egin klik esteka honetan.