Herritarrek bozka dezakete dagoeneko jaietako kartela
Bost finalisten artean eman beharko dute botoa maiatzaren 13ra bitartean.
San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela erabakitzeko bozketa irekia jarri du martxan udalak, beste urte batez. Aurtengo edizioan 23 proposamen jaso dituzte eta horietatik 5 kartel hautatu ditu udalak hobetsitako batzorde artistikoak.
Orain, bozkatzeko txandari ekin diote, eta gaurtik aurrera ahal da egin. Horretarako, udalaren orrialdera jo behar da eta Irun txartelaren bitartez botoa eman. Epea maiatzaren 13an bukatuko da.
Lehen saria irabazten duenak 1.200,00 euro poltsikoratuko ditu, eta 300,00 euroko akzesita ere esleituko dute. Sarien zenbatekoak PFEZren atxikipenaren menpe egongo dira, indarreko legeriak ezartzen duenaren arabera.