Taberna ibiltariak giroa ipiniko du larunbatean
Eguerdi zein arratsaldean Portuan barrena ibiliko da Taberna ibiltaria talde bizkaitarra. Alaiki elkartearen eskutik antolaturiko ekintza da.
Taberna ibiltaria Altsasun. Argazkia: Taberna ibiltaria. Larunbat honetan (maiatzaren 4an) eguerdi zein arratsaldean Portuan barrena ibiliko da Taberna ibiltaria talde bizkaitarra. Alaiki elkarteak antolatutako ekintza da.
Eguerdian 13:00etan hasiko dira eta 16:00ak arte arituko dira tabernaz taberna. Deskantsatzeko etenaldia egin ondoren, 20:00etan hartuko dituzte musika tresnak. Patxi Oregi taldekideak facebooken jarri duen bezala ez dakite zein ordura arte arituko diren, “baina luze seguru”.

