Haurren eskubideen alde egindako lana aitortu dio UNICEFek La Salleri
Bi urtean behin egiten du aitortza hau Espainiako UNICEFek eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak hartzen ditu aintzat errekonozimenduak banatzerakoan.
La Salle sareko bederatzi ikastetxek haurren eskubideen alde egindako lana aitortzen duen UNICEFen Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentearen aintzatespena jaso dute. Tartean, Irungoak.
Bi urtean behin egiten du aitortza hau Espainiako UNICEFek eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak hartzen ditu aintzat errekonozimenduak banatzerakoan. Ikastetxe horiek, publikoak, itunduak edota pribatuak izan daitezke. Guztira 14 ikastetxe izan dira, hezkuntzaren bidez haurren eskubideen alde egindako lanagatik UNICEFen aintzatespena jaso dutenak.
La Salleren kasuan, saria jaso dute 2022ko irailean sinatu zuten lankidetza hitzarmen bat betetzeagatik. Hitzarmenarekin “haurren eskubideak eta herritartasun globala ezagutzea eta bultzatzea” sustatu dute familien eta gazteen artean. Akordio horrekin, La Sallek “kalitatezko hezkuntza inklusiboa” indartu duela dio epaimahaiak.
La Salleko hezkuntza-komunitateak “osoa gogoz” aritzen direla hitzarmena betetzeko adierazi du. “Ekintza ugari burutzen dira ikasleak herritar arduratsuak izan daitezen. Lan horretan guztian, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena izan da erreferentzia nagusia”, amaitu dute.